2026ko ekainaren 14an Egurrezko Sagardoa Euskal Herriko VII. Txapelketa
Aginagako Eliza Zaharrean ospatuko den ekitaldi honek, Sagardoaren Unibertsitateak antolatuta, Usurbilgo Udalaren, Alkartasuna Kooperatibaren, Usurbilgo Sagardoaren Mahaiaren eta Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenaren laguntza izango du.
Txapelketak egurrezko ontzietan ondutako sagardoari balioa eta ikusgarritasuna ematea du helburu, egurrak sagardoari ematen dion nortasun berezia mantendu eta biziberritzeko asmoz. Bertan parte hartuko dute Euskal Herriko sagardogileek, profesional zein etxerako zaleek.
Lehen fasean, parte-hartzaileek taldeka egingo dute dastaketa, eta ondoren, hautatutako sagardo onenen artean azken balorazioa egingo da. Epaimahaia gastronomia eta enologiaren arloko hiru profesional ezagunek osatuko dute: Maider LarraƱaga, Bittor Barandiaran eta Irati Amondarain.
Txapelketako sariak honako hauek izango dira:
- Lehenengo saria: 1.000 euro eta Usurbilgo Herriko Etxea Saria.
- Bigarren saria: 450 euroko txartela Alkartasuna Kooperatibaren Saria.
- Hirugarren saria: 150 euroko txartela Alkartasuna Kooperatibaren Saria.
Ekitaldia sari-banaketarekin amaituko da, eta parte-hartzaileek sagardoak eta pintxoak dastatzeko aukera izango dute.



